2013(e)ko irailaren 6(a), ostirala

Ongi etorriak!!




Kaixo neska eta mutilak!
Dakizuenez, irakasleok sortu dugun bloga erabiliko dugu klasean. Etxean ere erabili dezakezue birpasoa egiteko.
Sarrera nagusian, gaiari buruz aurkitu ditugun bideoak jarriko ditugu, baita Agenda 21i buruzko berriak ere.
Horrez gain "pestaña" deritzen sarrera ezberdinak dituzue. Pestaña horiek gaien izenean jarri ditugu eta bertan, gai bakoitzekin lotutako materialak jarrita daude (apunteak, power pointak, bideoak ariketak, atazak, jokuak, praktikak...).
Abisu bat egin nahi dizuegu:
Bideo gutxi daude euskaraz, hori dela eta, bideo gehienak erderaz ikusiko duzue. Hala ere, hori oso positiboa da... zergatik? askok azento ezberdinak dituzte... horrela mundu osoarekin konektaturik gaudela ere sentituko duzue .. leku askotako ume mordok , zuek bezala, gauza berdinak ikasten dituzte eta gurekin elkarbanatzen dute.  Geuk ere egindako lanak eta atazak konpartituko dugu haiekin ..
Animo eta aurrera...

iruzkinik ez: